Gipuzkoako turismo gida berrian, Chillida Leku

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 30a, 02:00

Gauritk igandera bada Her­na­nin, oporrak pasa eta hain­bat txoko ezagutu eta bisi­ta­tze­ko aukera; besteak beste, Kax­koan barrena bisita gi­da­tua egin, Tren Berdean ibili edo­ta Chillida Leku eta Ga­la­rre­ta bisitatu ahal izango dira.
Horiek eta leku inte­res­garri gehiagoren informazioa bildu dute Gipuzkoako Foru Aldun­diak eta turismo tek­ni­ka­riek, Gipuzkoako turismo-gidaliburu berrian. Dagoeneko eskuratu daiteke Donostiako Boule­varden dagoen San Se­bas­tian Region markaren bu­le­goan eta Gipuzkoako tu­ris­mo bulego eta hotel edo os­ta­tu­etan.

Bisita gidatuak eta Tren Berdea, debalde
Hernanin Aste Santu honetan bertan eskaintza zabala egin da. Hasteko, herrigunean ze­har bisita gidatua egin ahal izango da; gaur, 12:00etan euskeraz eta bihar 12:00etan gaztelaniaz. Parte hartzeko, nahikoa da turismo infor­ma­zio puntura azaltzea (Biterin). Igandean taldeei zuzendutako bisitak egingo dira 12:00etan, baina erreserba egin behar da.

Bestalde, gaur eta bihar Tren Berdean ibiltzeko aukera izango da debalde, 16:45etan, 17:15etan eta 17:45etan, baina aurretik txartelak eskatu be­har dira, turismo pun­tu­an (16:30etatik aurrera).

Chillida Leku eta Galarreta
Bestalde, egun hauetarako Ga­la­rretako frontoia eta Chi­lli­da Le­ku bisitatzeko aukera za­bal­du du Hernaniko turismo bu­le­goak. Erreserbak egin behar di­ra turismoa@hernani.eus hel­­bidean edo 943 33 70 80 edo 943 33 70 28 telefonoetan.

Gidaliburua, Gipuzkoan
Aste Santuko opor garaia apro­betxatuta aurkeztu dute Gi­­puzkoako turismo-gidali­bu­rua, Denis Itxaso, kultura eta tu­rismo diputatuak eta es­ku­al­deetako turismo tekni­ka­riek; tartean, Ainhoa Amun­da­rain, Donostialdeakoak. 

Hel­burua da Donostiara etortzen diren bisitariek Gi­puzkoako beste gune batzuk ere ezagutzea, San Sebastian Region markaren barruan. Horrela, bost gai zehatu dituz­te: Kostaldea, Sagardoaren lu­rra, Landa pa­radisua, Igna­zio­tar lurraldea eta Donostia. Kul­turak ere atal esan­gu­ra­tusa du, eta bertan, Chillida Leku musoea ere sartu dute, laster berriro irekiko delako.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!