Errifan sarituak, bihar arte dauka epea

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 25a, 02:00

Ekainaren 27an egin zuen zozketa elkarteak, eta ONCEko zozketaren azkeneko lau zenbakiekin bat datorrena da errifa saritua: 2104 zenbakiduna. Oraindik ez da azaldu errifa horren jabea, eta elkarteak gogorarazi du, bihar arte, uztailaren 26ra arte, daukala azaltzeko. Horretara­ko, telefonoz deitu beharra dauka: 695 753 138.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!