Ostegun Santuak bidea, gurutzeari

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 29a, 02:00

Aste Santuko jaiegunetan sar­tu berri gara gaur, eta ho­rrekin batera, ohiko hitzor­duak jarri ditu Elizak.

Elizkizunak, Urumean zehar

Gaur izango dira, beraz, au­rre­neko elizkizunak, nahiz eta atzo aurrea hartu zuen Goi­zuetak. Han bertan, bi zita jarri dituzte; goizeko 08:00e­tan, Penitentziazko Sakra­mentua, eta arratsaldeko 19:00­e­­tan, Azken Afaria. Ara­non ere, bi hitzordu izango dira, bai gaur, baita bihar ere: 11:00etan aitortza, eta 17:00etan meza.

Ereñotzun, 18:00etan el­kar­­tuko dira gaur, eta goizeko 09:00etan, bihar.
Eta Hernanin, 19:30etan izango da Floridan, eta 20:00­e­tan, San Joan Bataiatzailean. Bihar ekintza berezia izango da: Gurutzbidea egingo dute Santa Barbarara, 08.30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!