«Ez dugu onartuko inolako errepresio adierazpenik»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 29a, 02:00

«Azkenaldian, gaztetxeak, gaz­tetxeko kideok eta gazte­txean parte hartzen duten era­gile ezberdinek, era ezberdinetako erasoak jasan ditugu; lapurretak, material sun­tsi­keta, etab», azaldu dute. Ho­ri dela eta, aurreko ostiralean Kontrakantxa gaztetxearen buel­tan dabiltzanak elkartu ziren gertatutakoa salatzeko.

Atarian, salaketa
Bertan elkartu zirenen ustez,  «jakina da sistemak bere iraupenerako era guztietako bitartekoak darabiltzala, eta bere nahiekin bat ez datorren ezer sortzean jo-puntuan geratzen gara. Gaur, gune aske honen atarian, Gaztetxearen atarian salatu behar dugu sistemaren jo-puntuan gaudela». 

Izan ere, azaldu zuten: «gune hau eraikitzen dihardugu gau eta egun, sistemaren hatzaparretatik alde egiteko helburuz».

Nabarmendu dute, baita ere, «errepresioak mila aurpegi» dituela: «argi errepikatzen dugu gaztetxean ez dugula inolako eraso sexista, arrazista eta homofoborik onartuko, ezta inolako beste errepresio adierazpenik ere». 

Eta bide horretan, «mundu berri baten eraikuntzan gure armarik indartsuenetakoa da gaztetxea, etenik gabeko soka. Errepresio orok tokirik ez duen gune askea», bukatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!