25 urte dantzan, emanaldiarekin borobilduta

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 28a, 02:00

Euskal kulturaren zutabee­ta­ko bat izan da euskal dan­tze­na, eta horretan dihardu Ttar­la Dantza Taldeak 25 ur­tez. 1993an sortu zuten dantza taldea, eta hori ospatzeko, as­teburuko egitaraua antolatu du­­­te apirilaren 13 eta 14erako. 

Emanaldia, hasteko
Emanaldia izango da ospa­kizunei hasiera emango die­na, apirilaren 13an, ostirala­re­kin. Ttarlak 25 urte dantzan ikus­ki­zu­narekin, oholtza gaine­an egingo dute bat dan­tza taldean aritutako lau be­launaldietako taldeak. Gaueko 22:00etan ha­si­ta izango da, kiroldegiko fron­toian. Sarrerak dagoeneko salgai daude Txili eta Garin tabernetan, 6 euroan.

Hurrengo egunerako, egun osoko festa antolatu dute: jo­las, bazkari, ipuin kontalari eta guzti!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!