Aurreko astean Hernanin izan ziren ETB1eko kamarak lupuluaren-landaketen inguruan grabaketatxo bat egiten. Eta hain zuzen, Joxe Mari eta Florianen eskutik, Hernaniko landaketaren inguruko istorioa ezagutu ahal izango dugu gaur, Euskal Telebistako Atera Kontuak programan. ETB1en izango da, arratsaldeko 19:15etatik aurrera.