Ekintzaz betetako Aste Santua iragarri zuen Hernaniko Gaztelekuak, eta hala izaten ari da. Txapa tailerra eta futbolina margotu ondoren, argazki bira antolatu dute gaurko, Hernanin zehar. Bizikletan izango da, Atsegindegitik 11:00etan abiatuta, eta toki berera iritsiko dira eguerdian, 14:00ak aldera.