Aste Santua dela-eta, hitzordu bereziak jarri ditu Elizak, bereziki, bihartik hasita. Goizuetan, aldiz, aurreratu egingo dira, eta gaur izanen dituzte aurreneko elizkizunak. Penitentziazko Sakramentuaren Eginkizunari dagozkionak izanen dira biak; goizeko 06:00etan izanen da aurrenekoa, eta gaueko 21:00etan, aldiz, bigarrena.