Aurreko asteko txotxak, ongi-etorria Aste Santuko oporrei!

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 28a, 02:00

Txotx eginda hartu zituzten oporrak Ttapa Ttapa egitasmoarekin batera, asteazkenero, herrian zehar bueltaxka ematen duten adineko hernaniarrek. Hain zuzen, astero 100 lagun inguru izan hoi dira. 
Aurreko astekoa, ordea, be­rezia izan zen oso. Ohiko ibilaldia egin beharrean, Aka­rre­gi sagardotegira joan ziren. Gehi­engoa oinez joan zen, bes­te batzuk, ordea, tren berdean. Sagardotegian egin zu­ten topo denek, bertan zeukaten eta, bazkaria zain, galdutako in­da­rrak berreskuratzeko. 

Apirilaren 11ra arte, jai
Mahaiaren bueltan eman zioten ongietorria Aste Santuko oporrei, izan ere, apirilaren 11ra arte ez da Ttapa Ttapako irteerarik izango. Orduan, ohi bezala, goizeko 10:45etan el­kar­tuko dira Atsegindegin, he­rritik bueltaxka emateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!