GRAVNI txapelketakoak, emaitza hoberenak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 28a, 02:00

Erregularra izan da joan den asteburua Hernaniko pe­lo­tarientzat; 15 parti­du jokatu zituzten denera, eta horietatik 7 irabazi zituzten, eta 8 galdu.

Irabazitakoenen artean izan ziren GRAVNI txapelke­tako hiru partiduak. Gipuzkoa ordezkatzen aritu ziren bost hernaniar, Bizkaiaren kontra: 22-11 irabazi zuten Ioritz Arrie­tak eta Markel Lizeagak, Biz­ka­iako Legorburu eta Otaduy­en aurka; Ekaitz Cisneros 40-37 gailendu zen 22 urte azpiko trinketean, eskuz ba­naka; eta Xabat Pa­gola eta En­dika Arizmendik  40-16 irabazi zuten, hauek ere trinketean, baina bikoteka.

Udaberri txapelketa, galdu
Galdu egin zuten, ordea, Unax Uitzi eta Mikel Lasak, Udaberri txapelketako kadete mailako finalean. Lapkeko bikotea, Goi­­koetxea eta Naldaiz, gailen­du zen puntu bakarra­ren­ga­tik 22-21. 

Hasiera-hasieratik marka­gailua kontra izan zuten her­na­niarrek, pelota biziak la­gun­duta, Lasa atzelariarengan jarri zuten pisu guztia, herna­niarrari aurrean jokatzen ez uzteko. Hala mantendu ziren 21-12 egin arte, orduan altxa ziren hernaniarrak, eta Uitzi­ren lanari esker, 21-21 jarri ziren. Azkenean ez zuten zorte haundirik izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!