70 bazkide, Ergobiako elkarte berrian

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 26a, 17:55

Ergobiak badauka bere el­karte gastronomiko-kultura­la. Igandean egin zuten inau­gurazio festa, eta auzotar eta herritarrekin batera, pintxoak eta sagardoa dastatu zituzten. Gainera, harri-jasotzaile eta aizkolarien erakustaldi bi­kaina ere izan zen, ume eta hel­du zur eta lur utzi zituena.

Elkarteko aurreneko baz­ki­de­etako bat da Oskar Be­re­ziar­tua, eta aitortu duenaren ara­be­ra, «70 bazkiderentzako da­go tokia, eta dagoeneko beteta dago. Baina itxaron zerrendan eman daiteke izena».

Aurreneko helburua, beraz, bete dute: «Ergobia eta Asti­ga­r­ra­­ga asko haunditu dira, gaz­te asko dago, eta asmoa da gi­roa jartzea eta auzora biltzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!