Apirileko kultur agenda ekitaldiz beteta dator: liburuaren nazioarteko egunaren bueltako ekitaldiak, antzerkia, zinea, solasaldiak... Iruñeko Alde Zaharreko erraldoi eta kilikiek ere urteroko bisita egingo dute.
Baina aurretik, Aste Santuko oporretan ere hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Kultur etxean martxan dira tailerrak, eta kiroldegian, Jolas Txiki. Bestalde, Gaztelekuak eta Sagardoetxeak ere, eskaintza zabala prestatu dute.
Apirileko agenda
7 Zinea: Haurrak eta lapurrak II; 17:00etan Kultur etxean. 2 euro.
8 Plaza dantzak, 12:30etan JB plazan.
10 Shakti Olaizola: Irakurriz. 17:30etan kultur etxean. Jolas, erronka, dantza... haur eta gazte literaturaren egunaren harira.
10 Jakin+: Etika zalantza garai hauetarako, 16:00etan kultur etxean.
17 Jakin+: Musikaterapiaren esktuik ahaldunduz, 16:00etan kultur etxean.
12 Ipuin kontaketa: Marizeruren ametsa, 18:00etan liburutegian.
13 Solasaldia Gaztelekuan; Go!azen telesaileko hainbat, 19:00etan.
14 Paddam bikotearen emanaldia, 20:00etan kultur etxean. Sarrera: 6€ helduek eta 3€ adin txikikoek.
17 Gurasolagun: sukaldaritza tailerra, 16:45-18:00. Izenematea ikastolan edo kultur etxean.
17-18 Espazioaren antolaketa tailerra, 09:30etan edo 18:30etan, AEKn.
19 Hitzaldia: Nola landu emozioak familia barruan; 18:30etan ikastolako aretoan.
22 Antzerkia, 3-7 urtekoentzat: Erbia eta dortoka, 17:00etan kultur etxean. Sarrera: 2,5 euro haurrek eta 5 euro helduek.
23 Liburuaren Nazioarteko eguna. Errezitaldi musikatua: Nigan, ispilu batean bezala. 19:30etan, doan.
24 Irakurketa kluba: Azukrea belazeetan (Inazio Mujika), 19:30etan liburutegian.
27 Gitarra klasikoko emanaldia, 19:00etan musika eskolan.
28 Iruñeko Alde Zaharreko erraldoi eta kilikiak, 12:30etan Foru Plazan.
Aste Santua Sagardoetxean
Sagardo eta gazta dastaketa. Pazko astean, 11:00-13:30/16:00-19:30 eta apirilaren 8an 11:00-13:30. Erreserbak eta informazioa: 943 550 575 / info@sagardoetxea.com
Aste Santua Gaztelekuan
Gaur, ginkana. Bihartik astelehenera itxita. Apirilaren 3tik 8ra, egun bakoitzean, hurrenez hurren: beisball, escape room ‘mitologik’, mendira irteera, sukaldaritza, ‘salting’ Iruñean, eta wii txapelketa.