Gipuzkoako Txapelketako finalera pasatzeko partiduetara iritsi dira Hernaniko boleiboleko bi taldeak. Atzo jokatu zuten infantil neskek Arantzazuko Amaren kontra, eta gaur, kadete nesken txanda izango da. Arratsaldeko 18:15etan hasita, Fortuna izango dute aurkari. Kiroldegian bertan izango da.