Latsunbeberri kaleko eskuin aldeko espaloia berritzeko lanak hasiko dira gaur. Horretarako, eskuin ladeko aparkaleku guztiak libre egon beharko dute ostirala arte. Bitarte horretan, auzoko ibilgailuak Latsunbeberriko kirol pistan aparkatzeko aukera izango dute egun osoan. Lanak bukatu orduko kaleko aparkalekuak erabili ahal izango dira. Zalantzarik izanez gero, udaltzaingoan laguntzeko prest dira.