Urdangarin eta Lizeagarentzat, Gipuzkoako txapela

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 27a, 13:34

Binakako Errendimenduko Gipuzkoako finala jokatu zuten ostiralean Astigarragan, Aner Urdangarin eta Eñaut Lizeaga, infantiletako bigarren mailako pelotari astigartarrek. Eple klubeko Goikoetxea eta Laboa izan zituzten aurkari, eta denek ere lan bikaina egin bazuten ere, etxean geratu zen txapela, Urdangarin eta Lizeagak 18 eta 8 irabazi baitzuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!