Emakume kirolari profesionalen historia azalera, Raketisten Jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 25a, 01:00

Emakume Raketistak izan zi­ren mundu mailan, 1917an, ki­rolari profesionalak izan ziren aurreneko emakumeak. 1980ra artekoa izan zen haien jar­du­na. Ordutik gaur arte, ordea, isil­ta­suna izan da na­gusi.
Hori horrela, Emakume Raketisten historia ezagutzeko jardunaldiak egingo dira Her­nanin, apirilaren 6aren buel­tan; Jar­du­era Fisikoa eta Ki­ro­laren Na­­zioarteko Egunaren buel­tan, hain justu. Hala azal­du zuten os­tiraleko aurkez­pe­nean, Esti Aldei­turriaga kirol zinego­tzi­ak, Koro Etxeberria kultura zi­ne­gotziak eta Amaia Irazus­ta­ba­rrena palista eta rake­tista hernaniarrak.

Erakusketa, apirilaren 4tik
Aldeiturriagak azaldu­takoa­ren arabera, «apirilaren 6a Jar­­duera Fisikoa eta Kirolaren Nazioarteko Eguna da. Euskal Herriko Raketistek proposa­me­na egin ziguten haien his­toria berreskuratzeko, eta zer egokiagoa, emakumeek histo­rian zehar egindako lana, ez­kutuan egon dena, plaza­ra­tze­ko». Gaineratu zuen, «gizonen ikuspegitik kontatu» izan dela kirolaren inguruko historia, baina «emakume raketista pro­fesionalak bizi izan dira, eta etorkizuna ere badute».
Horrela, hiru jarduera anto­latu dituzte. Batetik, era­kus­ke­ta jarriko da Biterin, api­ri­laren 4tik 12ra, arratsaldez (17:00­-­20:00), «rake­tisten ibil­bi­­dea ja­sotzen duena», azaldu zuen Etxeberriak. «Mundu mai­lan au­rreneko emakume kirolari profesionalak izan zirela esa­ten da, eta diru asko ira­baz­ten zutela; askorentzat, familiak behar zuen diru-itu­rria ziren. 15 urterekin Madri­lera eramaten zituzten, eta es­kolak sortu zi­ren. Askok Ame­riketara ere egin zu­ten salto. Baina kan­po­an arra­kasta izan arren, Euskal Herrian ez ziren oso begi onez ikusten, eta 1980tik hona se­kre­tu­pean egon da historia, talde honek ekimena martxan jarri arte». 

Irazustabarrenak, partidua
Hain zuzen, talde horretako partaide da Amaia Irazus­ta­ba­rre­na palista eta raketista her­na­niarra, eta apirilaren 6an era­kustaldia egingo du. Fron­to­ian, raketisten partidua joka­tu­ko da, 19:00etan; debalde ikusi ahal izango da lehia, Irazus­ta­ba­rrena eta Maria Saez ara­ba­rrak osa­tu­tako bikotearen eta Amaia Araiz­tegi mallabiarrak eta Bida­niako Miren Larrartek osatutakoaren artean.
Partidua ikusgarria izan­go dela argi dago. «Dife­ren­tea da: azkarragoa eta arris­ku­tsua da», azaldu zuen Irazus­tabarrenak. Gainera, garaiko materiala eta jantziak berres­kuratzen ari dira, eta zertxobait moldatuta bada ere, orduko jantziekin jokatuko dute.

Historia bizia, dokumentalean
Azken zita, apirilaren 12an izango dela argitu zuten; 19:00etan Biterin, Raketistak lehen eta orain dokumentala (trailerra, behean) ikusi ahal izango da. Jon Juanes Iragorri, Koro Iragorri zendutako raketista oiartzu­a­rra­ren semea, izan zen gaia ikertzen hasi zenetako bat, eta dokumentalean bildu du orain arte ikertutakoa. Tartean ager­tzen dira oraindik bizi di­ren 90 urte inguruko hainbat ema­ku­me, raketistak izandakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!