Kontzertua antolatu du Goizuetako Umore Ona abesbatzak, martxoa bukatzeko. Udaberriko kontzertua izanen da, eta gaur zortzi eskainiko dute, datorren larunbatean.
Goizuetako elizan izanen da, arratsaldeko 19:30etan hasita; baina ez dira bakarrik egonen, Umore Onako kideak: Igeldoko Lezkarri abesbatza gonbidatu dute, kontzertura.