7a pasako dute gaurtik, Tilosetako frontoian

Kronika - Erredakzioa 2018ko api. 2a, 02:00

Udaberriarekin batera, ba­dau­de Hernanin hainbat jar­duera, urtero errepikatzen di­re­nak. Horietako bat da Tilos 7 Pasa pala txapelketa, herna­niarrek eguraldi onarekin go­za­tzen dutena. Gaur hasiko da txapelketa, eta ekainaren 9an izango da final haundia.

63 bikote eta 110 partidu, aurtengo edizioan
Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten ere «izugarrizko par­tai­­­de­tza dago». Hain zuzen, de­nera 63 bikotek eman dute ize­­na, eta beraz, 110 partidu jokatuko dituzte aurten api­rile­tik ekainera bitarte, Tilo­setako fron­toian.

Hasieran, Ligaxka antzeko bat jokatuko dute maiatzaren hasieran bukatuko dena, eta ondoren, «hil ala biziko par­ti­du­ak» hasiko dira. 

Ohi bezala, hiru mailetan banatuta jokatuko dute: 15 bikote daude 1go mailan; 42, 2ga­rren mailan; eta azkenik, 6, nesketan. 

Bikote ezagunak eta hutsune nabarmenak
Ezagunak eta ez hain eza­gunak diren palistek hartuko du­te parte beste behin. 

Lehengo mailan, lau urtez jarraian txapel­dun bila­katu den Aiheko Zubi­mendi bos­garren txapelaren bila ate­rako da, aurten, bikote berria­rekin, Asier Salabe­rria­rekin. Izan ere, aurreko urte­etan bere bi­kote izan den En­dika Ramosek ez du parte har­tuko, kanpoan dagoelako. Beraiek dira aur­ten­go fabori­toak.

Bigarren mailan, punta-puntako bikotea izango da, Amaia Irazustabarrenak eta Maider Mendizabalek, Euskal Herriko bi pelotario onene­ta­koek osatutakoa. Irazustaba­rre­na hernaniarra iazko txa­pel­duna da. Dena den, ez dago faborito argirik.

Azkenik, nesketan, Alaitz eta Idoia ama-alabak dira fa­borito argiak, azken urtee­tako txapeldunak izanda. Hala ere, sorpresak espero dira.

Apirilak 2
18:30 Xabi-Jon/Nuin-Urigoitia
19:15 Pavon-Etxaniz/Lujanbio-Cisneros
20:00 Rekondo-Gomez/Leunda-Silames

Apirilak 3
18:30 Bengoetxea-Izquierdo/Loidi-Amas
19:15 Mendizabal-Etxeberria/Egoitz-Gaizka
20:00 Luluaga-Zelaia/Gil-Bokata

Apirilak 4
18:30 Audikana-Seco/Luixa-Luixa
19:15 Oiaga-Zubeldia/Agirre-Mendigain
20:00 Zubimendi-Ruiz/Goia-Zurutuza

Apirilak 5
18:30 Eskudero-Beloki/Arregi-Urreaga
19:15 Lujanbio-Lujanbio/Berho-Arizmendi
20:00 Mitxelena-Izkue/Imaz-Azpiazu

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!