Bitan protagonista, ‘Mami Lebrun’

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 27a, 02:00

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna da gaur, eta hori aprobetxatuz, urtero ematen dute Donostia Antzerkia Saria, aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari. Mami Lebrun an­tzerkiak jasoko du gaur, Ainara Ortega hernaniarra aktore duenak. Gaur izango da sari-banaketa ekitaldia, 19:30­e­­tan, Vic­to­ria Eugenia An­tzo­ki­an. Baina bertan bakarrik ez, Gure Kasa saioan ere protagonista izango da Ortega, bertan izango baita Kepa Errasti aktorearekin batera, Mami Lebrunez eta sariaz hitz egiteko. Arratsaldeko 20:00e­tan hasiko da saioa, ETB1en.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!