Urtero bezala, Oporrak bakean programarekin udaran zehar haur sahararrak harreran hartzeko familien bila dabiltza Euskal Herrian. Harrera-familia izan nahi duenak, gaur izango du izena emateko azkeneko eguna. Informazio gehiago nahi duen familiak edota izena emateko: deitu 943 33 70 17 zenbakira; idatzi marijo-m@hernani.eus helbidera; edo Plaza Feministako lokalera gerturatu (Aristizabal 7, behea).