«Arauak betetzen ez dituen hori ez da inolaz ere ongietorria Zubipen»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 27a, 02:00

Larunbatean Kadeteen Oho­rez­ko Neskek Eibarren kontra Zubipen jokatutako partiduan emakume-arbitroak irain ma­­­txistak jasan zituela salatu du Gipuzkoako Futbol Arbi­troen Federakuntzak. Eta be­rehala heldu da talde eta erakunde publikoen babesa.

Alde batetik, «elkartasuna eta babesa» adierazi dizkio  arbitroari De­nis Itxaso kirol diputatuak, Foru Aldundiaren izenean: «benetan uste badugu kirolak balioetan hezteko tresna izaten jarraitu behar duela, ezin ditugu onartu ki­ro­laren berezko izaera sun­tsitzen duten eta bizikidetzako balio oinarrizkoenen kontra egiten duten jarrerak».

Era berean gaitzetsi du gertatutakoa Eibarrek: «ez dugu bat egiten, eta ez dugu onar­tzen klubetik kanpo daudenen jarrera hau; gertatutakoa az­ter­tuko dugu beharrezko neurriak hartzeko».

Gaitzespena ere, CD Hernanik
Ildo beretik argitaratu zuen oharra CD Hernanik: «ez dugu jarrera matxistarik onartzen eta gertatutakoa salatzen du­gu. Guztiaren gainetik errespetua defendatzen dugu, batez ere, beren lanean profesionalak diren epaileekiko». Eta argi eta garbi esan zuten: «arauak betetzen ez dituen hori ez da inolaz ere ongietorria Zubipen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!