Bikain hasi zuen Patri Espinarrek, Emakume Master Cupeko finala, Eibarko Astelena frontoian: aurreneko bi tantoak, berak egin zituen. Baina hortik aurrera, faboritoak, iazko txapeldunak, nagusi izan ziren finalean: Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxaniz.
Launa berdindu ondoren, ihes egin zuten, eta tanto gogorrak eta luzeak jokatu arren, 7-22 nagusitu ziren azkenean. Espinarren atzelariak, Eneritz Arrietak, urduritasuna eta nekea nabaritu zituen, eta 7-17 zirela, tokiak aldatu ere egin zituzten, Espinar atzean jarrita; baina faboritoak gehiago izan ziren atzo.