Kataluniako espetxeratze aginduen kontra, ehundik gora lagun

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 26a, 02:00

Kataluniako prozesu independentistaren bidean aritu diren politikariak espetxeratzeko agindua eman zuen ostiralean, Espainiako Auzitegi Gorenak. Eta agindu horren kontra, eta Kataluniari babesa erakusteko, kontzentrazioak egin zituzten atzo, Euskal Herriko hainbat herritan. Hernanin, eguerdiko 12:00etan elkartu ziren Plazan, ehundik gora lagun, Kataluniarekin bat, demokrazia, askatasuna lelopean, eta hainbat senyera eskutan hartuta. Kontzen­trazioa deitu zuten EH Bilduk, Gure Esku Dagok, Etxaldek, eta ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU, CNT eta EHNE sindikatuek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!