Ekintzaz betetakoa izango da Aste Santuko oporraldia, Hernaniko Gaztelekuan. Gaur hasi eta apirilaren 8ra bitarte, egitarau berezia prestatu dute, bi aste hauetarako.
Txapa tailerrarekin ekingo diote gaur arratsaldean, Gaztelekuan bertan; eta futbolina margotuko dute bihar. Asteazkenean, berriz, argazki bira egingo dute bizikletan, goizean, herrian barrena.
ASTE SANTUKO EKINTZAK GAZTELEKUAN
Gaur, Txapa tailerra. 17:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan.
Bihar, Futbolina margotu. 17:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan.
Etzi, Argazki bira bizikletan Hernanin barrena. Atsegindegitik abiatuta, 11:00etan; bukaera, 14:00ak aldera.
Apirilak 4, ARTe PLASTIKa: sormen pareta eta argazki proiekzioa. 17:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan
Apirilak 5, Futbolin txapelketa. 17:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan.
Apirilak 6, Irrisarrilandera irteera. Apuntatzeko epea itxita. Atsegindegitik abiatuta, 09:30etan; bukaera, 16:30ak aldera. Bazkaria eraman behar da.
Apirilak 7, Master Chef. 16:30etatik 20:30etara, Gaztelekuan.
Apirilak 8, Just dance bideoak sortu. 16:30etatik 20:30etara, Gaztelekuan.