Herritar guztien eskura gaurtik, sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 26a, 02:00

Aurten ere ez du huts egingo, Basque Culinary Centerren, bertsoen eta gutizien arteko nahasketa berezi bezain abe­ratsak. Apirilaren 20an izango da Bertso Gutiziak saioa, Kro­ni­kak antolatuta, Insalusen laguntzarekin.
Eta saioaz gozatzeko sarre­rak, dagoeneko salgai daude. Joan den astean, Dobera-Kro­nikako bazkideek izan zuten sa­rrerak lortzeko aukera; eta gaurtik, herritar guztien esku­ra daude. Hernanin, Dobera-Kronikaren bulegoan (Larra­men­di kalea 11, behea) erosi dai­tezke, eta Kixkal eta Aralar tabernetan; Ereñotzun, Irrintzi tabernan; Goizuetan, Amaia ka­fetegian; eta Astigarragan, Ikatza tabernan.
22 euro dira; bazkideentzat, 20 euro. Saioa bukatzean, Her­nanira bueltatzeko autobusa ere izango da, 23:30ak aldera. Horretarako, Dobera-Kronikan eman behar da izena, bulegoan edo 943 33 08 99 telefonoan.

Lujanbio, Agirre, Mendiluze eta Sarriegi, bertsotan
Aurreko urteetan bezala, ber­tso saioarekin hasiko da ekitaldia. Eta aurten ere, puntakoa izan­go da, Bertsolari Txapelketa Na­gusiko lau finalistarekin: Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi. Amaia Agirre ariko da gai-jar­tzaile lanetan.
Basque Culinary Centerreko areto nagusian izango da hori, eta bukatutakoan, egongelara mugituko dira, gutizia bereziz osatutako luntx-afariaz goza­tze­ra, bertako sukaldaritza ikasleek prestatuko dutena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!