Erramuak bedeinkatuta, hasi da Aste Santua

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 26a, 02:00

Erramu igandea zen atzo, eta hortaz, erramuak bedeinka­tze­­ko mezak egin zituzten, Uru­mea bailarako elizetan; Her­na­­nin, Ereñotzun, Goizue­tan eta Astigarragan. Horre­kin, ha­si­e­ra eman zioten Aste Santuari.
Hernaniko San Joan Bata­ia­tzailearen parrokian egin zu­ten azkenekoa, eguerdiko 12:00etan; eta berezia izan zen, Lehen Hezkuntzako 6ga­rren mai­lako ikasleen laguntza izan baitzuen parrokoak, elizki­zu­nean. Eta hasieran herritar guztien erramuak bedeinkatu bazituen, mezaren bukaeran gaztetxo horienak bedeinkatu zituen, espreski.

Ostegun Santutik Pazko Igandera, elizkizunak
Atzo hasi zen Aste Santua, eta beraz, datorren ostegunetik, Ostegun Santutik hasi eta Paz­ko Igandera arte, izango dira elizkizunak. Ostegunean, Jau­na­ren Afariko meza egingo du­te: Ereñotzuko San Anto­nion 18:00etan; Floridako San Jose Langilean 19:30etan; San Joan Bataiatzailean 20:00etan; Goi­zu­etan, 08:00etan peni­ten­tzia­ko sakramentuaren eginkizu­na, eta 19:00etan Azken Afa­ri­ko meza; eta Aranon, 11:00etan aitortza eta 17:00etan meza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!