Erramu igandea da gaur, eta erramuak bedeinkatzeko mezak egingo dituzte, Urumea bailarako elizetan.
Hernanin eta Ereñotzun, lau meza izango dira, guztira. Aurrena, Agustinetan egingo dute, goizeko 09:00etan; ondoren, 10:00etan, Ereñotzuko San Antonio elizan izango da; 11:00etan Floridako San Jose Langilean; eta azkenik, eguerdiko 12:00etan, San Joan Bataiatzailearen parrokian.
Goizuetan, berriz, goizeko 11:30etan eginen dute erramuen bedeinkapena, elizaren aurrean; eta 12:00etan meza.
Datorren astean jarraituko dute elizkizunek, ostegun, ostiral eta larunbat santuarekin, eta Pazko igandearekin.