25garren urteurrena ospatuko du aurten, Ttarla dantza taldeak. Eta horretarako, bi eguneko festa antolatu du, apirilaren 13 eta 14ko asteburuan: Ttarlak 25 urte dantzan emanaldia, jolasak, ipuin kontalaria, bazkaria... Emanaldia ostiralean izango da, 22:00etan frontoian, eta sarrerak salgai daude: Txili eta Garin tabernetan, 6 euroan.