Gaur jokatuko dira, Eibarko Astelena frontoian, Emakume Master Cup txapelketako finalak. Eta elite mailakoan izango da Patri Espinar hernaniarra: Eneritz Arrietarekin jokatuko du, Olatz Arrizabalaga eta Leire Etxanizen kontra. 11:30etan hasita, ETBk zuzenean emango du.