Euskara Ari Du elkarteak urte hasieran botatako erronka aurrera dijoa, eta bitartean, euskeraren gaiean murgiltzeko ekintzak egiten ari dira. Hala, Petra Elser itzultzaileak eta Banaiz Bagara Elkarteko zuzendariak eskaini zuen hitzaldia.
Bere esperientziaz aritu zen Elser hitzaldian: 15 urte daramazki Euskal Herrian bizitzen, eta azken hamar urteetan, euskera etorkinekin lantzen aritu da. Berak argi esan zuen: «koloretako Euskal Herria nahi badugu, denok jarri behar dugu gure aldetik». Eta bide horretan, hainbat pista eman zituen: gu kontzeptua jarri behar dugu erdigunean; hizkuntza-eskubideak aipatu behar dira; euskera irakastea denon erantzukizuna da; gaztelania ari da bihurtzen komunikazio-hizkuntza; nolako komunitatea izatea nahi dugun irudikatu behar dugu...
Laburbilduz, erantzukizuna denon gain jarri zuen, eta mezu itxaropentsu batekin bukatu zuen: «alde batetik, norbanakoa alda daiteke (adina edozein dela ere), eta bestetik, gizartea ere alda daiteke».
Apirileko erronkalariekin, gaur
Hitzordu osagarriez gain, ohiko aholku- eta jarraipen-saioekin jarraituko du gaur Euskara Ari Du elkarteak. Gaurko jarri du zita dagoeneko Baietz Hernanik!-eko erronkalariak direnekin, eta apirilean hasiko diren horiekin; ongietorria egingo diete, bide batez. Arratsaldeko 19:00etan hasita izango da hori, Biterin.