Salvadorri ere hortzak erakusteko prest, Hernani

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Gauza jakina da Hernanik ez duela sekula etsitzen, eta gaurko partidua ikaragarri gogorra izango bada ere, hortzak era­kus­teko prest aterako dira mu­ti­lak Landareko zelaira, 16:00etan.

Sailkapeneko bigarren postuan dagoen El Salvador izango dute arerio, eta ez dago inor, ezer opari­tzeko moduan: bi puntura besterik ez dauka Valldolideko taldea El Salva­dorrek, eta aurreneko postuarekin ametsetan ari dira; Hernanik, berriz, salbazioa du helburu.

Puntuak pilatzeko lau aukera
Gaurkoan, beraz, are­rioa gogorra izanda ere, puntuak pilatzen saiatuko da Hernani, eta baita geratzen diren partiduetan ere.

Gaurkoaz gain, beste hiru jardunaldi gelditzen dira, azkenaurreko postutik aldentzeko.

Santboiana izango du hurrengo arerioa; Ordizia gero; eta Getxo, azkenik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!