Jubenil A taldeak, brontzezko domina

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 29a, 02:00

Donosti Torneoa izan zuten Hernaniko Gimnasia Erritmikoko kideak larunbatean, eta podiumera igotzea lortu zuen Jubenil A mailako taldeak. Hain zuzen, hirugarren izan ziren Hernaniko neskak, eta brontzezko domina jantzi zuten. Podiumetik gertu, 0,10 puntura geratu zen Kadete mailako A taldea, baina zapore onarekin bueltatu ziren. Egindako lanagatik, Klubak kide guztiak zoriondu egin ditu.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!