Ordezkaritza haundiena gaurtik, Portugalen

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 27a, 02:00

Dagoeneko ohitura bihurtu da Hernaniko Eskubaloi Tal­de­a­rentzat Aste Santuetako oporretan Portugalera bisita, bertan egiten duten Andebol­ma­nia Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan parte hartzeko. Gaur abiatuko dira, goizeko 08:00ak aldera, eta bihar hasi­ko dute lehia, Sào Joào de Ma­deiran. Buelta apirilaren 1ean egingo dute, topaketa bukatu ondoren.
Hirugarrenez bida­ia­tuko du­te bertara, aurre­ko­etan baino indar gehixea­go­re­kin: «au­rreko denboraldiko bi­zipen oparoak eta gure jo­ka­lariek erakutsitako jarrerak, HETe­ko­ak Sào Joào da Ma­deirara bi­daliko duten ordez­karitza haun­ditzera animatu ditu», iragarri dute.

80 neska-mutil inguru, larunbatera arte
Hain zuzen ere, iaz hiru talde izatetik, aurten bost taldeko ordezkaritza izatera pasako dira: hiru infantil (neskena bat, eta mutilena bi); eta bi ka­dete (bakoitzetik bana). Hor­taz, denera 80 bat jokalarik jokatuko dute Hernaniko ar­ma­rripean. Eta haiekin batera joango dira, baita ere, 15 en­trenatzaile. Jarraitzaileek ere, ez dute huts egingo eta HETek adierazi bezala, «ordezkaritza eder batek bidaiatuko du Por­tugal aldera bere taldea ani­matzera».

Gastu ekonomiko ia osoa estalita
Sào Joào de Madeira herrian bertan egingo dute egonaldia; bertako eskoletan egingo dute bai lo, baita otorduak ere. «To­pa­ketan parte hartzeak su­po­sa­tu duen  ia gastu eko­nomiko osoa errifen eta helburu ho­rre­kin antolatutako hainbat ekin­tzaren bitartez kubritu da, ho­rrela jokalari denek parte har­tzeko aukera izan dezaten, ho­rrek familientzat zama eko­no­miko haundia suposatu ga­be», azaldu dute. 
Gainera, Taldeak adierazi du «garrantzia haundia» ematen diola ha­lako ekimenei: «alde ba­tetik, elkarbizitzarako aukera ezin ho­bea delako, eta bestetik, beste he­rrialdeetan kirol hau jo­­ka­tzeko modu desberdinak ikus­­te­ko aukera ematen due­lako». 
Honekin, Eskubaloi talde­ak erakutsi nahi du «kirola bes­te modu batean ulertu dai­tekeela».

Bihar hasi eta larunbatera arte jokatuko dute Andebolmania 18 Nazioarteko Eskubaloi Topaketan.

Oportotik gertu, kirol instalazio oparoekin
Sào Joào de Maideira Opor­totik 40 kilometrora dagoen he­rria da, 23.000 biztanle di­tu, eta halako topaketa bat egi­teko egokia da kirol eki­pa­mendu aldetik oso oparoa delako. 

 

Bera Beran, txapeldun!

Bera Bera eskubaloiak antolatuta, Street Handball Txapel­keta egin zuten larunbatean, eta bertan izan zen Hernani Eskubaloi Taldeko taldetxo batek. 
Infantil-mailan, lau nesken taldetxoa izan zen bertan Hernaniren izenean parte-hartzen, eta txapeldun bilakatu ziren. Eskubaloi Taldeak zoriondu egin ditu

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!