Hainbat plan proposatu ditu Udaleko turismo sailak, Aste Santurako. Kaxkoan bisita gidatuak egingo dituzte, ostiralean euskeraz, eta larunbatean gaztelaniaz, 12:00etan; nahikoa da Biteri aurrera azaltzea. Gainera, egun horietan, doan egin daiteke ibilbidea Tren Berdean, 16:45etan, 17:15etan eta 17:45etan; Biteri aurreko kasetan hartu behar dira txartelak, 16:30etatik aurrera. Galarreta frontoira eta Chillida-Lekura bisita gidatuak ere egin daitezke, aurrez erreserbatuta.