European Masters Athletics Championships Indoor 2018 txapelketa izan zen aurreko larunbatean Madrilen, eta bertan izan ziren Txelu Del Sol eta Xabier Barberena hernaniarrak, kros modalitatean parte hartzen. Beren abilezia erakutsi ahal izan zuten 5 kilometroko zirkuituan. Hain zuzen, Del Solek, M45eko kategorian, 20:25eko denbora egin zuen; eta Barberenak, M50ean, 21:24ekoa.