Hernaniko gimnastek, txapelketekin batera, torneoetan parte hartzeari ere ekin diote. Gaurkoan, Donostiako CGR Torneoan ariko dira, taldeka, Anoetako Karmelo Balda frontoian. Gimnastak 09:30etan sartuko dira pistan, baina lehia 11:00etan hasiko dute. Kadeteen taldeak Azpeitian egin zuen estreinaldia, baina jubenilen taldeak, lesio bat medio, ezin izan zuen parte hartu, eta gaur estreinatuko da. Jubeniletako taldeari egokitu zaio hastea, mazekin, eta kadeteak ariko dira gero, aro eta pelotekin.