Txistulari gazteak lehian gaur, txapela lortzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Hernaniko Txistulari Jaial­di­ak 13garren edizioa du aur­ten­goa, eta ohi bezala, Txistulari Gaz­te­en Lehiaketa jokatuko da gaur, eta topaketa egingo da bihar.
Gazteenen kategorian inoiz izan den parte-hartze haun­di­e­na izango da aurten, eta tar­tean ariko dira hernaniarrak.

Bakarlariak eta taldeak
Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Hernaniko Txis­tsulari Gazteen Txapelketari, Milagrosan.
Aurrena, A kategoriako gaztetxoak, 12 urte arteko ba­karlariak ariko dira. Guz­tira, 18 txistularik hartuko dute parte. Segidan, B kate­goria­ko­en txanda izango da: 13 eta 16 ur­te arteko bakarlariena. He­men 16 txistularik eman dute izena; tartean, Enara Arruti San­takruz (Ereñotzu) eta Ju­len Beraza Peña, Ane Telletxea Iturralde eta Manex Zabaleta Ugalde hernaniarrek.
Arratsaldeko 17:00etan ja­rrai­tuko du txapelketak, D ka­te­goriako lehiakideekin; tal­de­­ekin, alegia. Guztira bost ari­ko dira, Hernaniko Txili­bi­ta txistu taldea barne.
Sari banaketa arratsaldeko 18:00ak aldera egitea aurrei­kus­ten da. Denera, 48 txis­tu­larik hartuko dute parte.

Topaketarekin, festa
Jaialdia borobildu eta festa giroa jartzeko, berriz, topa­ke­ta egingo da bihar. Txoko guztietako txistulari gazte eta heldu, 10:00etan elkartuko dira diana jotzeko, eta 12:30etan kalejiran aterako dira berriro, Plaza Berrin (edo euria eginez gero, arkupetan) dantzarako doinuekin buka­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!