Oxeguarda Jatetxeko I. Mus Txapelketa azkarra izan zen aurreko asteko ostiralean, eta Patxi Arozena eta Manolo Legarretak jantzi zuten zapela. Bigarren geratu ziren Patxi Etxeberria eta Iñaki Etxeberria, eta hirugarren, Fermin Narbarte eta ‘Txurri’. Denera hamasei bikotek hartu zuten parte.