Amalurraren eskuak erakusketa inauguratu zuen Pino Vicedo aranoarrak Maisuenean, martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Eta orain, Kontsejun jarri ditu bere lanak ikusgai; hurrengo ostiralera arte ikusi ahal izango dira. Arkatzez egindako marrazkiak dira denak, eta horietan irudikatu nahi izan ditu emakume langileak.