Aste Santuko tailerrak martxoaren 26, 27, 28 eta apirilaren 3,4, 5 eta 6an antolatu dira aurten. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua eta izena eman daiteke kultur etxean, 943 335 064 telefono zenbakian eta kultura@astigarraga.eus helbide elektronikoan. Lehenengo astean 10:15etatik 11:45etara erritmo exotikoak dantzatuko dituzte (13 euro), 12:00etatik 13:30etara sukaldaritza italiarra (17 euro). Bigarren astean, 10:15etatik 11:45etara zientziarekin jolasean ariko dira (23 euro) eta 12:00etatik 13:00etara; sukaldaritza osasuntsua landuko dute.