Aspaldi jakinarazi zuten antolatzaileek maiatzaren 19an izango dela aurten Goizutrail lasterketa herrikoia, eta orain, izenematearen berri eman dute. Urtero bezala, www.herrikrosa.eus web orriaren bidez apuntatu ahal izanen da; bi ibilbide izanen dira, aukeran: motza, 10,6 kilometrokoa; eta luzea, 25,2 kilometrokoa. Maiatzaren 18an, 20:00ak arte egin ahal izango da bertatik izenematea; dena den, antolatzaileek azaldu dute egunean bertan ere, jarriko dutela izena emateko mahaia.