‘Txarriboda’ gaur, bukaera emateko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 22a, 01:00

Gaur bukatuko da Antzerki Zikloa, Txarriboda antzezlanarekin. Iluntzeko 20:00etan izango da, Biterin, eta sarrerak agortuta daude aspaldi. Mireia eta Imanolen ezkontza, sorpresaz eta gorabeheraz betetakoa, izango da Hika teatroaren antzezlanaren muina.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!