Udalak jakinarazi du 2018ko ibilgailuaren zerga ordaintzeko epea apirilaren 6an bukatuko dela. Helbideratuta dauden erreziboak azken egunean kobratuko ditu, baina helbideratu gabekoek, erreziborik jaso ez badute, udaletxeko HHZ bulegotik pasa behar dute.