Kirolak gaurtik eta Aste Santura arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Mundarro Kirol elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu gaur hasi eta asteartera arte. Gaur goizeko 10:30etan bizikleta irteera eta ginkana jolasak antolatu dira. Biharko prestatu zen Aizkorrira irteera bertan behera geratu da, baina astelehenean pelota jardunaldi irekia egongo da eskuz, 16:00etatik aurrera frontoian. Asteartean, martxoaren 27an, eskubaloi entrenamendu irekia antolatu da, 11:00etatik 13:00etara, kiroldegia eta arratsaldean, 16:00etatik pelota jardunaldia egongo da berriz, baina oraingo honetan palaz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!