Pasio edo Erramu Eguna da bihar eta 10:30etan erramuen bedeinkazioa eta Eukaristia eta Familien meza egongo dira. Datorren asteko ostegunean hasiko da Aste Santua Pazko Hiru Urrenarekin; Ostegun, Ostiral eta Larunbata Santuarekin eta Piztuera igandearekin. Astelehenean Pazko Biharamuna ospatuko da. Egunero egongo dira elizkizunak eta ostiralerako gurutzebidea ere antolatu da.