Udaberriko kontzertua gaur, Umore Onak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Udaberria hasi besterik ez da egin, eta hori ospatzeko, Udaberriko Kontzertua antolatu du Umore Ona abesbatzak. Arratsaldeko 19:30etan jarri dute zita, Goizuetako elizan. Umore Ona abesbatzako ahotsekin gozatu nahi duenak, beste aukera eder bat ere izanen du; izan ere, Igeldoko Lezkarri abesbatza izango da beraiekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!