Ibai parkearen egokitze lanak hasi dira Urumea ondoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Urumea ibaiko egokitze lanak hasi ditu Udalak Astigarragan URA eta Foru Aldundiko Ingurugiro sailarekin batera. Lehendabizi egin den lana, bertkoak ez diren zuhaitza motak kentzea izan da, baita inguruko garbitze lanak eta egpokitzea aurrera eramatea. Hori eginda bertako zuhaitzak eta landare motak jartzeko erriberan.  

igarren fasean parkearen definizioa etorriko da behar diren elementuekin ingurua aisialdiko gune batean bihurtzeko. 50.000 metro karratu izango ditu. Parke hau Udalaren eta Britac eragilearekin batera ari dira garatzen. AIU9 gunea eraikiko dute Urumea Berri bezela ezagutuko dena eta aukera emango die astigartarrei Gipuzkoako erribera pasealeku haundienez goza dezaten. Ergobitik Astigarragako geltoki berriaren pasagunerarte luzatuko da. 
Kultura teknikoaren proposamenari jarraituz EAJk Andre Gobaragileen Parkea izena jartzea proposatzen du. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!