Errege Magoek kabalgata, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 29a, 01:00

Errege Magoen etorrerak itxiko ditu, beste urte batez, Gabonak, baita Goizuetan ere. Horiei ongietorria eginen diete, opariak utzi aurretik, Guraso Elkarteak antolatuta. Gaur zortzi izanen da kabalgata, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!