Txapelaren bila bihar, Patri Espinar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Emakume Master Cup esku pelota txapelketako finala jokatuko da bihar, 11:30etan Eibarko Astelena frontoian, eta txapela Hernanira ekartzeko lehian ariko da Patri Espinar; jaiotzez usansolotarra.
Eneritz Arrieta izango du bikote, eta Olatz Arrizabalaga gernikarraren eta Leire Etxaniz etxebarriatarraren kontra jokatuko dute finala, aurreneko mailan.

Finala, telebistan ere
Partidua zuzenean jarraitzeko aukerarik ez duenak, ETB1en ikusi ahal izango du, zuzenean, Oreka saioaren barruan. Aurreneko mailako partiduaz gain, promozio mailako finala ere jokatuko da; Azpeitiko Ohiana Orbegozo eta Alaitz Badiola, Ainhoa Urien abadiñoarraren eta Amaia Vicario donostiarraren kontra.
Urtarrilean hasi zen txapelketa, eta bertan aritu dira lehian, promozio mailan 42 bikote, eta beste 8, aurreneko mailan. Bede­ratzi herrialdetako ordezkariak izan dira bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!