Astigarragako Udal Gobernua 2017ko aurrekontuen likidazioa prestatzen ari da eta 9.941.382,64 eurotara igo zen. «Estimazioaren arabera diruzaintzan gerakina 5 milioikoa da eta kopuru hori erabili daiteke aurtengorako proiektuak finantzatzeko». Gobernu taldeak bere proposamena aurkeztuko du gerakin hori nola erablitzeko hurrengo Ogasun batzordean.
Gobernu jeltzaleak azpimarratu nahi du «EH Bilduk aurkeztutako datuak, aurrekontuaren inguruan, funtsik gabeak direla. Gobernua talde onek uste du ez dela txukuna EH Bilduk zenbaki irrealak erabili izana.
Gainera, EH Bilduk aurkeztu dituen proposamenak ez daude egiaztatuak ez teknikoki, ez eta ekonomikoki ere eta proposatzen dituen gehienak dagoeneko martxan edo aurreikusita daude».
Martxan dauden proiektuak
Martxan dauden proiektu zenbaitetan konprometituak daude gerakinaren 5 milioien zati bat Gobernuaren hitzetan «eta geratzen dena 2018ko inbertsioetara joango da. Beste batzuren artean, hezkuntza, irisgarritasuna, hiri mantenua, gune publiko eta Santiagomendiko auzoaren hobekuntzara zuzenduko dira».